Zer bilatuko duzu weban, erabilgarria suertatzen zaizuna zure lehen eguna gainditzeko? Non ikusi ditzakezu zer egiten duten HH 4 urteko haurrek? Zer presta dezakezu lehen egun horretarako?

Galdera honetan planteatzen den egoerarako guztiok prest egon behar dugu etorkizunean; izan ere, oso ohikoa da, hainbat arrazoirengatik, egun batetik bestera, ikastetxe mugagabe batera joan behar izatea.
Nire kasuan, badakit oso urduri jarriko nintzatekeela inoiz egon ez naizen ikastetxe berri batera joan behar izateagatik.
Lehen aipatu bezala, bertara iristeko modua bilatuko luke, unean unekoa izan ahal izateko eta laneko lehen egunean inolako arazorik ez izateko, eta, bestalde, ikastetxeko oinarrizko gauzak jakiteko behar den informazio guztia bilatuko luke.

Jakin nahi nuke ea metodo jakin bati jarraitzen dioten, metodologia mota bati jarraitzen dioten. Horrez gain, irakasleek nola lan egiten duten eta familiek seme-alaben hezkuntza prozesuan duten eraginari buruzko informazio orokorra ere bilatuko nuke. Informazio guzti hau eskolako web-gune ofizialan bilatuko nuke, eta web-guene ez izanez, gehiago bilatuko nuke interneten edota nik ezagutzen dudan jende artean galdetuko nuke ea norbaitek zerbait dakien.
Bestalde, eskolako ezaugarri eta ohituretara egokitzen den saio berezi bat sortuko nuke eskolako lehen egunerako.
Hainbat jolas egingo lirateke, eta nik, irakasle gisa, parte hartuko nuke, izotza hautsi eta elkar hobeto ezagutzeko.
Lehen egunean jolasak egitearen helburua haurrak dibertitzea eta motibatzea da, edozein tentsio egoera apurtzea, nondik atera eta nola jokatu ez dakigunean. Era berean, uste dut funtsezkoa dela irekitzea eta tratatuko ditudan haurrak ezagutzea, eta haiek ni ezagutzea.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Non egon nahi dut irakasle bezala? Zelan nahi dut nire ikasleak sentitu daitezen?

Zelan ikasten du haur batek? Zeintzik dira eragiten duten aldagaiak? Zer hartu behar dut kontutan ikaskuntza prosezua ahalbidetzeko?