Zelan ikasten du haur batek? Zeintzik dira eragiten duten aldagaiak? Zer hartu behar dut kontutan ikaskuntza prosezua ahalbidetzeko?

Haur baten ikaskuntza-prozesua mota askotakoa izan daiteke eta faktore ezberdin askoren araberakoa izan daiteke.
Batez ere, azpimarratu behar dugu ikaskuntza honek 4 fase desberdin dituela: lehenengoan haurrak informazioa jasotzen du, eta honek asimilatu eta erreproduzitu egiten du.
Bigarrenean, informazio hori adierazten da, eta gure egitura kognitibora egokituz antolatzen da.
Hirugarren fasean, jasotako informazio berriaren eta ezagutzen dugun informazio zaharraren arteko loturak bilatzen hasten dira, eta, azkenik, laugarren fasean, informazio hori behin eta berriz errepikatuz, hau da, buruz ikasiz, barneratzen da.

Ikaskuntza-prozesu horren barruan, kontuan hartu behar diren atal asko daude, hala nola haurren potentziala, kasu bakoitzean desberdina dena. Haurren gaitasun orokorren barruan, hainbat faktore garrantzitsu aurki ditzakegu, hala nola arreta mantentzeko gaitasuna, buruz ikasteko gaitasuna, ulertzeko, informazioa laburtzeko gaitasunak... eta abar.
Azkenik, gogoetak eta autoebaluazioak ere oso garrantzitsuak dira, informazioa eta edukiak barneratzen laguntzen baitute.

Haur baten ikaskuntza-prozesuan berebiziko garrantzia duen beste faktore bat praktikak dira.
Alde batera utzita haur batzuek ez dituztela ikasteko gaitasun genetiko-natural batzuk, nabarmendu behar dugu oso garrantzitsua dela beren trebetasunetan lan egitea.
Praktika oso garrantzitsua da, haurrek aurretik irakaslearekin gelan egindako lan teorikoa praktikan jartzeko modu bat baita.

Irakaslea ikaskuntza prosezua ahalbidetzeko arduraduna da eta horrexegatik beti beren helburuak argi eta ondo zehaztuak izan beharko ditu. Irakasleak beti jakingo du zer egin behar den, nola egingo den, noiz, non, eta zertarako egingo den. Zerbait irakasteko orduan, kontuan izan beharko ditu bai testuingurua, bai izaten dituen baliabideak eta baita ere haur bakoitzen gaitasunak.
Haurren hezkuntza-prozesua ahalbidetzeko, oso garrantzitsua da, halaber, irakaslearen jarrera, adimen-gaitasunak eta motibazioa ikasgelan.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer bilatuko duzu weban, erabilgarria suertatzen zaizuna zure lehen eguna gainditzeko? Non ikusi ditzakezu zer egiten duten HH 4 urteko haurrek? Zer presta dezakezu lehen egun horretarako?

Non egon nahi dut irakasle bezala? Zelan nahi dut nire ikasleak sentitu daitezen?